Ariketak

Itzulpen-ariketa bilduma

Musu-soinuaren marruma zaratatsuen artean, Sonny Terryk igorritako irrintzia pentsa daitekeen soinurik bereizgarriena zen. Blues harmonikajole bakar batzuek soilik lortu dute itsua zen Terryk izandako eragin iraunkorra (Buster Brownek irrintzia hartu zion, adibidez). Blues urbanoa zuzendari gisa grabatzeaz gain, Brownie McGhee gitarjolearekin aritua zen aspalditik. Deabruak hartutakoren baten eran irrintzika eta aieneka, asaldatutako emakumez eta gizon kezkatuez betetako musika mundu sargori batera erakarri zituen entzuleak. Noizbehinka faltsete ukiezinez baliatu arren, egundoko lan-kanten oihuak kanporatzeko gai izan zen. Bere musu-soinuari haizea emateko era xarmagarria zen. Ipar Carolinako mitoak musu-soinutik ahoskatzen zuen, tresnaren negar errukarria handiagotuz.

Iturria

Katuarena

Ez det ulertzen nolatan dabilen oaindikan mundu erdia nigarrez, beste mundu erdia ere nigarrez badago, motel, ezin hola moldatu. Zera, katu bat badezu egun baterako, hau da, demagun katu bat nahi dezula 365 egunetarako, ados? Ez dezu 365 egunetarako izango, egun baterako dezu, motel. Zera diot, egun horretan, hobe zeure bizitza bizi, motel. Bakizu, esan dezakezu: Oi ene!, beste 364 egunetan in dezakezu nigar, bainan egun hoi galduko dezu, eta horixe da dezun guztia. Maitasuna izan behar. Horixe da, motel. Gaur baldin badezu, ez dezu biharko nahi, motel, ez dezu behar eta. Izan ere, bizitzan ikasten goazenian... biharko eguna ez da inoiz jazotzen. Beti egun madarikatu berbera da, motel.

Jatorrizkoa:

I don’t understand why half the world is still crying, man, when the other half of the world is still crying too, man, and it can’t get it together. I mean, if you got a cat for one day, man – I mean, if you, say, say, maybe you want a cat for 365 days, right – You ain’t got him for 365 days, you got him for one day, man. Well I tell you that one day, man, better be your life. Because, you know, you can say, oh man, you can cry about the other 364, man, but you’re gonna lose that one day, man, and that’s all you’ve got. You gotta call that love, man. That’s what it is, man. If you got it today you don’t want it tomorrow, man, ’cause you don’t need it, ’cause as a matter of fact, as we discovered on the train, tomorrow never happens, man. It’s all the same fucking day, man.

Iturria: Janis Joplin McMahon estadioan (Calgary, Kanada, 1970eko uztaila)

Udara

Udara joan da ta, ala agian oraindik ez?

Udara, bizitza oparoa Arrain-saltari, gari-heldua Aita aberats ta ama ederra Ixil, negarrik ez, kuttuna

Egun batian, kantari altxatuko Hegoak zabalik, zerurantz zoaz Ordura arte ezerk ez zaitu minduko Aita eta ama zure-alboan

Jatorrizkoa:

Summertime, and the livin' is easy Fish are jumpin' and the cotton is high Oh, your daddy's rich and your ma is good lookin' So hush, little baby, don't you cry

One of these mornings you're gonna rise up singing Yes you'll spread your wings and you'll take to the sky But 'til that morning, there's nothin' can harm you With daddy and mammy standin' by

Hitz hauen jatorria (jatorriz, Porgy and Bess operakoa)

Eroriko zarela

Baneraman denbora luze Grace Slick abeslari eta musikagilearen White Rabbit (Untxi Zuria) abestiaren hitzak itzuli nahian. Erronka nahiko dibertigarria iruditzen zitzaidan. Honen egitasmoa ez da abesteko moduko itzulpen bat egitea, baizik eta, olerki gisa hartuta, esanahia itzultzea (errimak, beti ere, errespetatuz, noski). Bereziki, abestiaren alde didaktikoari garrantzia ematea gustatuko litzaidake: jakinmina edukitzearen eta bera asetzearen garrantzia, hain zuzen. Abesti honen hitzen bitartez, Grace-k irakurtzeari eta arreta jartzeari egiten die keinu; galderei edo ulertzen ez ditugun kontuei erantzun eta arrazoiak bilatzeari. Horra hor, azken bi lerroetan mezu nagusia: Feed your head (Elikatu zeure burua). Bai, horixe!

Irati Jimenezek idatzitako iritzi-artikuluan zera oso ondo azaltzen du; errealismo literatur-generoari, gaur egun, hain goretsitakoari, aizkorakadaz zein labankadaz josten du bertan eginiko kritika. Oi, irakurtzea bidaiatzea bada, zergatik baloratzen ote ditugu soilik liburu errealistak? Logikatik ateratzen den oro, haurrentzako soilik aproposa balitz bezala kontsideratzen dena, ez al du ere bere lekua literatura errealistak duen bezala? Gaur egun, logikotzat jotzen ez den hori, baztertzera edo seriotasun ezarekin baloratzera ohituta gaude. Alice neskatoa, bera bakar-bakarrik moldatu behar izan zen Lurralde Miresgarrian jazotzen ziren gertaera arraro zein beldurgarrien barrenetan. Printze urdinik gabe. Bera eta bere burua soilik. Bihotzetako Erregin baten buruak mozteko zaletasunaren aurka, edo animali guztiak bere aurka jartzen direnean, besteak beste.

Ez al dauka honek gaur egun oraindik zeresana? Kontu ilogiko hauek ez al dute beren kutsu logikoa edo gaur egungo errealitatearekin zerikusia? Txikia bada ere... Ez al dugu jada honetatik zeozer ikasteko? Horretatik elikatzeko? Askotan, baztertu edo uko egin ordez, beste ikuspuntu batetik aztertzea interesgarria izan daiteke. Jakinminak ez du mugarik! Tira, ba, hobe irakurtzea, orduan! (naturari noizbait logika aurkitzen diogun bitartean, bederen)

Pilula batek handiago egiten zaitu

Eta beste pilulak txikiago

Eta zure amak ematen dizunak

Ezer baino gutxiago

Galde Aliceri

Bi metro zenean altuago

Eta baldin bazoaz untxien bila

Eta eroriko zarela badakizula

Esaiezu pipa-erretzaile beldarrak

Deia eman dizula

Gogoratu Alice

Gorputza txikia zu(e)la

Xake-taulako gizonak

Altxatu eta nora joan esaten dizutela

Eta perretxiko mota bat jan baduzu

Eta zure burua mantso mugitzen dela

Galde Aliceri

Uste dut jakingo duela

Logika eta proportzioak

Narras hilik erorita dituzula

Eta Zaldun Zuria alderantziz hizketan dabilela

Eta Bihotzetako Erreginak “moz diezaiotela burua”

Gogoan izan Muxarrak zioena

Elikatu zeure burua

Elikatu zeure burua

Jatorrizkoa:

One pill makes you larger

And one pill makes you small

And the ones that mother gives you

Don't do anything at all

Go ask Alice

When she's ten feet tall

And if you go chasing rabbits

And you know you're going to fall

Tell 'em a hookah smoking caterpillar

Has given you the call

(Re)call Alice

When she was just small

When the men on the chessboard

Get up and tell you where to go

And you've just had some kind of mushroom

And your mind is moving low

Go ask Alice

I think she'll know

When logic and proportion

Have fallen sloppy dead

And the White Knight is talking backwards

And the Red Queen's off with her head

Remember what the Dormouse said

Feed your head

Feed your head

Oharra: Bigarren bersoaren amaieran, azken aurreko lerroa, hainbat eratara transkribatuta ikusi dut. Nire aburuz, “Recall Alice...” dio Grace-k, (Gogoratu Alice...). Askotan “He called Alice...” bezala idatzita dago, baina, uste dut, beste bertsoetako formari jarraituz, “Alice gogoratzeko” agindua ematen duela, eta horrela itzuli dut.

Belar txarrak

Nahiko barneratuta daukagu nahi/gustoko ez ditugun gauzak txar bezala kalifikatzea. Nolatan ez erabili hitz zabaldu hau? Jatorri aski zaharrekoa. Txar, txaar eta xar formak daude jasoak. EHHEren arabera:

Badirudi zar formaren sabaikaritzez sortua dela (ez zahar > xahar > xaar > xar): zar aldaera aski antzinakoa da eta xar/txar jad. XVI. mendean dokumentatzen dira testuetan, xahar baino lehenago.

Berehala kontura gaitezke kontu oso mamitsua dela hau. Hasteko, txar hitzak gaizto, eskas, kaltegarri edota txiki (bere kutsu negatiboarekin, noski) esanahiak ditu historian zehar jasotako testuetan, eta zar hitz zabalduak (aurreneko adiera zahar delarik) badu ere kutsu gutxiesgarri hori, nahiz eta gaur egun adintsu den adiera nagusia. Baina, badauka hitz honek nahiko ezaguna eta erabiltzen den beste erabilera. Hala du jasoa EHHEk:

Erdi-mendebaldean ia atzizki moduan ageri da, balio handigarriarekin (Añib libru-zar andi bat, TEtxeb (bizk.) a bai mallu zarra!); bestalde, irainen indargarri gisa erabiltzen da (Apaol mokorda zar bat! Urruz a tonto zarrak!).

Laburbilduz, esan genezake zahar eta txar hitzek etimologia hurbila dutela, nahiz eta, gaur egun, esanahi oso ezberdinekin ezagutzen ditugun. Are gehiago, ez litzateke lehen aldia izango beste hizkuntzek euskaratik hitz ugari hartu eta bereganatzen dituztela, eta txar hitza ez da gutxiago izango:

gask. charre ‘ahul’, gazt. charro ‘zakar, landugabe’ eta port. charro ‘makal, baztergarri’ (FEW 13/2, 361a, tšar; DCECH 2, 343b, charro). Cf. Garesko “el querellante le decía al querellado era un charro” (LéxNavI 1798), “cómo un charro me ha de levantar a mí la mano” (LéxNavI 1800).

Honen guztiaren ondorio gisa, hala azaltzen eta berresten du EHHEk txar eta zahar hitzen erlazioa:

gauza zahar edo zaharkitu gehienak “txarragoak” dira eskuarki berri/gazteak baino.

Tira, eta kontu hau guztia zertarako? Ba, espresuki, belar txar edo belar gaizto esamoldeek duten txar edo gaizto adierengatik, hain zuzen. Soro, baratze edo lorategia dutenek arrazoi nahikoa izango dituzte belar hauek kutsu negatiboarekin deskribatzeko, lapurtzat ere jotzen direlako, erein edo landatu ditugun landareei elikagaia lapurtzeaz gain, ingurumenera azkar moldatzen dira, eta akabatzeko ere lar zailak izan ohi dira. Azken hau berresteko, esaera bat dugu:

Belar gaiztoak zainak luze.

Gizakiaren ikuspegitik, hortaz, zalantzarik gabe esan dezakegu etsai latzak direla, ahaztu gabe, bioaniztasunari egiten dioten onura. Bai, azken esaldi honetara iritsi nahi nuen. Batzuentzat txarra, besteentzat onuragarri, esango nukeen bezala. Batzuen zaborra, besteen altxorra esaerarekin aldera genezake.

Belar gaiztoen, edo ikuspegi neutrotik ikusita, basalandareen garrantzia manifestatzera nator, eta horretarako, Gerard Manley Hopkins poeta dakart laguntzaile modura, zehazki, bere Inversnaid poemaren azken paragrafoa. Ingeleraz erabiltzen duen weed hitzaren kutsu neutroa mantentzea garrantzitsua irudi zait, espresuki, bertso honetarako. Errimazalea bera, beraz, errima zorrotzak errespetatu nahian, hementxe duzue:

Zer izango litzateke mundua ezen

Umelik edo basatirik gabe? Utzi gera daitezen,

Oi, gera daitezela, basatia eta umela;

Gora basalandareak eta basoa, dena dela.

Jatorrizkoa:

What would the world be, once bereft

Of wet and of wildness? Let them be left,

O let them be left, wildness and wet;

Long live the weeds and the wilderness yet.

Gezur bat esateko adorea

Betidanik harritu nau anime batzuek norberarengan sorrarazi dezaketen nolabaiteko jakin-mina eta egonezina. Gehienak, itxuraz, hain xarmagarriak, eta barruan, korapilatsu baino korapilatsuagoak. Itzel! Hemen, nolabaiteko elkarrizketa xume bezain platoniko bat adibide gisa:

Begira, Araragi,

nolabait, naturaz gaindikoa gortinaren atzean gertatzen ari dena da.

Normalean, eszenatokian gertatzen ari dena ikustea besterik ez duzu.

Horrelakoxea da errealitatea.

Ez baldin badakizu, orduan, onerako da.

Bada, naturaz gaindikoa ezagutzeak

ez dakizkizun gauzen kopurua soilik handitzen du.

Ulertzen dut...

Dena dela,

luzaro egon gara hizketan.

Barkatu zu geldiarazi izana, Hachikuji.

Ez dio axola.

Beti nabil galduta, egia esan.

Nolabait,

ez al dago Araragiren etxea hemendik?

Antza, harat honat nindoan, besterik ez.

Ez zara desagertuko, ezta?

Zure arazoak soilik

Shinobu eta niri irenstarazten dizkiguzu, ezta?

Ez dut alde egingo,

benetan...

Noizbait arazo larri bat badut,

lagunduko zenidake?

Bai, noski.

Jakina, egingo nuke.

Ingelerazkoa (jatorrizkoa, japonieraz), iturrian agertzen den modura:

You see, Araragi-san,

in a way, the supernatural is what’s happening behind the curtain.

Normally you only need to see what’s happening in stage.

That’s how reality works.

If you don’t know, then it’s for the best.

Actually, learning about the susupernatural

only increases the number of things you don’t know.

I see...

Anyway,

we’ve been talking for a while.

Sorry for stopping you, Hachikuji.

It’s fine.

I’m basically always lost.

In a way,

isn't Araragi-san’s house here?

I guess I was just walking around, saying.

You aren’t going to disappear, are you?

You spend so much time worrying about others.

The only people you foist

your problems on are Shinobu-san and me, right?

I won’t leave,

really...

If I’m ever in really bad trouble again,

would you help me?

Sure, I would.

Of course I would.

Iturria