Marrumaka

Musu-soinuaren marruma zaratatsuen artean, Sonny Terryk igorritako irrintzia pentsa daitekeen soinurik bereizgarriena zen. Blues harmonikajole bakar batzuek soilik lortu dute itsua zen Terryk izandako eragin iraunkorra (Buster Brownek irrintzia hartu zion, adibidez). Blues urbanoa zuzendari gisa grabatzeaz gain, Brownie McGhee gitarjolearekin aritua zen aspalditik. Deabruak hartutakoren baten eran irrintzika eta aieneka, asaldatutako emakumez eta gizon kezkatuez betetako musika mundu sargori batera erakarri zituen entzuleak. Noizbehinka faltsete ukiezinez baliatu arren, egundoko lan-kanten oihuak kanporatzeko gai izan zen. Bere musu-soinuari haizea emateko era xarmagarria zen. Ipar Carolinako mitoak musu-soinutik ahoskatzen zuen, tresnaren negar errukarria handiagotuz.

Iturria

Aitor