Ariketak

Itzulpen-ariketa bilduma

Belar txarrak Basalandareak

Nahiko barneratuta daukagu nahi/gustoko ez ditugun gauzak txar bezala kalifikatzea. Nolatan ez erabili hitz zabaldu hau? Jatorri aski zaharrekoa. Txar, txaar eta xar formak daude jasoak. EHHEren arabera:

Badirudi zar formaren sabaikaritzez sortua dela (ez zahar > xahar > xaar > xar): zar aldaera aski antzinakoa da eta xar/txar jad. XVI. mendean dokumentatzen dira testuetan, xahar baino lehenago.

Berehala kontura gaitezke kontu oso mamitsua dela hau. Hasteko, txar hitzak gaizto, eskas, kaltegarri edota txiki (bere kutsu negatiboarekin, noski) esanahiak ditu historian zehar jasotako testuetan, eta zar hitz zabalduak (aurreneko adiera zahar delarik) badu ere kutsu gutxiesgarri hori, nahiz eta gaur egun adintsu den adiera nagusia. Baina, badauka hitz honek nahiko ezaguna eta erabiltzen den beste erabilera. Hala du jasoa EHHEk:

Erdi-mendebaldean ia atzizki moduan ageri da, balio handigarriarekin (Añib libru-zar andi bat, TEtxeb (bizk.) a bai mallu zarra!); bestalde, irainen indargarri gisa erabiltzen da (Apaol mokorda zar bat! Urruz a tonto zarrak!).

Laburbilduz, esan genezake zahar eta txar hitzek etimologia hurbila dutela, nahiz eta, gaur egun, esanahi oso ezberdinekin ezagutzen ditugun. Are gehiago, ez litzateke lehen aldia izango beste hizkuntzek euskaratik hitz ugari hartu eta bereganatzen dituztela, eta txar hitza ez da gutxiago izango:

gask. charre ‘ahul’, gazt. charro ‘zakar, landugabe’ eta port. charro ‘makal, baztergarri’ (FEW 13/2, 361a, tšar; DCECH 2, 343b, charro). Cf. Garesko “el querellante le decía al querellado era un charro” (LéxNavI 1798), “cómo un charro me ha de levantar a mí la mano” (LéxNavI 1800).

Honen guztiaren ondorio gisa, hala azaltzen eta berresten du EHHEk txar eta zahar hitzen erlazioa:

gauza zahar edo zaharkitu gehienak “txarragoak” dira eskuarki berri/gazteak baino.

Tira, eta kontu hau guztia zertarako? Ba, espresuki, belar txar edo belar gaizto esamoldeek duten txar edo gaizto adierengatik, hain zuzen. Soro, baratze edo lorategia dutenek arrazoi ugari izango dituzte belar hauek kutsu negatiboarekin deskribatzeko, lapurtzat ere jotzen direlako, erein edo landatu ditugun landareei elikagaia lapurtzeaz gain, ingurumenera azkar moldatzen dira, eta akabatzeko ere lar zailak izan ohi dira. Azken hau berresteko, esaera bat dugu:

Belar gaiztoak zainak luze.

Gizakiaren ikuspegitik, hortaz, zalantzarik gabe esan dezakegu etsai latzak direla, ahaztu gabe, bioaniztasunari egiten dioten onura. Bai, azken esaldi honetara iritsi nahi nuen. Batzuentzat txarra, besteentzat onuragarri, esango nukeen bezala. Batzuen zaborra, besteen altxorra esaerarekin aldera genezake.

Belar gaiztoen, edo ikuspegi neutrotik ikusita, basalandareen garrantzia manifestatzera nator, eta horretarako, Gerard Manley Hopkins poeta dakart laguntzaile modura, zehazki, bere Inversnaid poemaren azken paragrafoa. Ingeleraz erabiltzen duen weed hitzaren kutsu neutroa mantentzea garrantzitsua irudi zait, espresuki, bertso honetarako. Errimazalea bera, beraz, errima zorrotzak errespetatu nahian, hementxe duzue:

Zer izango litzateke mundua ezen

Umelik edo basatirik gabe? Utzi gera daitezen,

Oi, gera daitezela, basatia eta umela;

Gora basalandareak eta basoa, dena dela.

Jatorrizkoa:

What would the world be, once bereft

Of wet and of wildness? Let them be left,

O let them be left, wildness and wet;

Long live the weeds and the wilderness yet.

Aitor

Gezur bat esateko adorea Egun lainotsua. Argazkiaren erdian, zuhaitz erdi biluzi bat, soro berdearen atzean.

Betidanik harritu nau anime batzuek norberarengan sorrarazi ditzaketen nolabaiteko jakin-mina eta egonezina. Gehienak, itxuraz, hain xarmagarriak, eta barruan, korapilatsu baino korapilatsuagoak. Itzel! Hemen, nolabaiteko elkarrizketa xume bezain platoniko bat adibide gisa:

Begira, Araragi,

nolabait, naturaz gaindikoa gortinaren atzean gertatzen ari dena da.

Normalean, eszenatokian gertatzen ari dena ikustea besterik ez duzu.

Horrelakoxea da errealitatea.

Ez baldin badakizu, orduan, onerako da.

Bada, naturaz gaindikoa ezagutzeak

ez dakizkizun gauzen kopurua soilik handitzen du.

Ulertzen dut...

Dena dela,

luzaro egon gara hizketan.

Barkatu zu geldiarazi izana, Hachikuji.

Ez dio axola.

Beti nabil galduta, egia esan.

Nolabait,

ez al dago Araragiren etxea hemendik?

Antza, harat honat nindoan, besterik ez.

Ez zara desagertuko, ezta?

Zure arazoak soilik

Shinobu eta niri irenstarazten dizkiguzu, ezta?

Ez dut alde egingo,

benetan...

Noizbait arazo larri bat badut,

lagunduko zenidake?

Bai, noski.

Jakina, egingo nuke.

Ingelerazkoa (jatorrizkoa, japonieraz), iturrian agertzen den modura:

You see, Araragi-san,

in a way, the supernatural is what’s happening behind the curtain.

Normally you only need to see what’s happening in stage.

That’s how reality works.

If you don’t know, then it’s for the best.

Actually, learning about the susupernatural

only increases the number of things you don’t know.

I see...

Anyway,

we’ve been talking for a while.

Sorry for stopping you, Hachikuji.

It’s fine.

I’m basically always lost.

In a way,

isn't Araragi-san’s house here?

I guess I was just walking around, saying.

You aren’t going to disappear, are you?

You spend so much time worrying about others.

The only people you foist

your problems on are Shinobu-san and me, right?

I won’t leave,

really...

If I’m ever in really bad trouble again,

would you help me?

Sure, I would.

Of course I would.

Iturria

Aitor