Natura mintzatzen ari zatzaizu, aditzen al diozu?
Olibondo bat, eta txikiago bat bere alboan
Edan ezazu ura zaldiak edaten duen iturritik. Zaldiak ez du inoiz ur txarrik edango. Ipin ezazu zeure ohea katuak lo egiten duen lekuan. Jan ezazu zizareak dastatu duen fruitua. Hauta ezazu ausardiaz intsektuak eserita dauden onddoak. Landa ezazu zuhaitza satorrak lurra mugitu duen lekuan. Eraiki ezazu zeure etxea sugea berotzeko jesartzen den lekuan. Zula ezazu zeure iturria txoriak berotik babesteko ezkutatzen diren lekuan. Joan zaitez lotara eta jaiki zaitez txoriek egiten duten une berean, eguneko urrezko izpi guztiak ereingo dituzu. Jan ezazu berde gehiago, belaun indartsu eta bihotz sendoa izango dituzu, basoetako izakiak bezalaxe. Ibil zaitez igerian maiz eta arraina uretan sentitzen den bezala sentituko zara lurrean. So egiozu zeruari ahal duzun bezain beste, eta zure pentsamenduak argiagoak eta garbiagoak izango dira. Egon zaitez isilik, mintza zaitez guxiago, eta isiltasuna zeure bihotzera etorriko da, zeure arima lasaia eta baketsua izango da.
Saroveko Serafim (1754 edo 1759 – 1833)