Katu-belarra: Bere erabilerak eta efektuak, iragana eta oraina
Jeff Grognet
1990eko ekaina
Katu-belarra (ingelesez, catnip) giza gaixotasunetarako luzaro erabilia izan den landare bat da, eta berriki, baita maskoten jostailuetan ere. Hainbat albaitarik ezagutza urria dute landare honen inguruan. Artikulu hau, katu-belarrari buruz jakiteko galdetu zaion profesionalarentzat lagungarri izatea du helburu.
Katu-belarra (Nepeta cataria), mendaren antzera, Labiatae familiakoa den belar bizikorra da (1,2). Katu-belar, katu-bedar edo katuaren menda-belar gisa ezaguna da, ingelesez, alabaina: catnep, catmint, catrup, catwort, nip, nep, eta field bam (lit. landa-baltsamo) (3-7). Badirudi, catnep hitzak katuek landare honenganako duten txeran duela bere jatorria (3).
Landarea Europakoa da (3,5), eta europarrek Ipar Amerikan finkatzean bertan sartu zutela uste da. Erraz hazten da, eta gaur egun, lorategietako ohiko landare bat da Amerikan (3). Sasi, berro, bidezabal, ibaiertz zein zabortegietan aurki dezakegu (4,9,10).
Katu-belarra 25-40 cm-ko altuerara iris daiteke (4,9). Zurtoina, opakua, iletsua zein ilezuria du (7,9). Hostoak aurkakoak, txortendunak, bihotz formakoak, horzdunak, zorrotzak, azpialdean iletsuak eta 5-7,5 cm luze dira (4,7,9). Loreek hodi-formako kalizak dituzte, zuriak eta marka moreak dituztelarik, eta gutxi gorabehera, 0,5 eta 1 cm arteko luzera dute, buruxka trinkoekin (4,7). Landare osoa loratua dagoenean biltzen da, ekainetik irailera arte, hain zuzen (4,8). Landarearen zaporea eta usaina mendaren tankerakoak dira, eta oso lurrintsua da (7,10).
Katu-belarraren konposatuek basakatu zein etxe-katu, beste ugaztun, eta intsektuen portaera aldatzen dute (11,12). Katuei erakartzen dien osagai nagusia laktona asegabearen zis-trans isomerismoa da, nepetalaktona (1,6). Nepetalaktona, katu-belarraren olio esentzialaren % 70-99 da (13). Gernuan metabolizatzen eta iraizten da (13). Katuak ahotik 20 eta 80 miligramo arteko nepetalaktona jaso ostean, ehunaren autopsiaren azterketa histologikoak aztoramen eta minaren absentzia iraunkorra adierazi zuen (13). Nahiz eta katu-belarraren osagai nagusia nepetalaktona izan, osagairik aktiboena honen produktu metabolikoa da, azido nepetalikoa (12,13). Katuek berez erantzuten die 1:109 eta 1:1011 bitarteko aire-kontzentrazioei (1,14).
Katu-belarrarekiko erantzuna, usaintzean, miazkatzean, ondoren, burua astindu bitartean murtxikatzean, kokots eta masailarekin igurtzean, buruz bera pirritatzean eta gorputzarekin igurtzean datza (14). Berezko ahoskatzea gerta daiteke batzuetan, eta haluzinazioekiko erantzun gisa ulertu da (1). Erantzun hau araldiaren ereduen antzekoa da, eta hortaz, afrodisiakoa dela pentsarazi dio jendeari (6,8). Hatch-ek dio erantzun hori ez dela araldiaren jokaeraren berdina, baina, sexu-estimulu apur bat badela (1). Erantzuna, sexu eta gonadaren egoerarekiko independentea da, eta zikiratzeak ez du eraginik katu-belarrarekiko erantzunean (6,14).
Landarea atsegin suerta dakieke katuei usainaren jatorria bilatzen duten heinean, baita egunero bertara itzultzen eta hostotzan pirritatzen direnean (1).
Katu-belarra usain-belar edo aerosol likido aterakin gisa erabil daiteke (2). Erreferentzia zaharragoen arabera, landareak saltari, maitekor eta boteretsu bihurtzen du katua (7). Beste batek, ordea, hostoen propietate sendagarriengatik kontsumitzen dutela dio (10).
Katu orok ez dio katu-belarrari erantzungo. Erantzunaren herentzia autosoma gainartzailearen ezaugarri bat da (1,6,14). Ez dago korrelaziorik arraza edo kolorearekin (14). Etxekoak ez diren felido gehienek erantzuten dute, baina, tigreek erantzuten ez dutela iradoki da (15). Katakume batek sei edo zortzi aste baditu, ez du erantzungo eta baliteke jokabidearen eredua hain azalekoa ez izatea hiru hilabete izan arte (14).
Katu orok ez dio katu-belarrari erantzungo.
Erantzunaren herentzia autosoma gainartzailearen ezaugarri bat da.
Urteetan zehar, jendeak katu-belarra prestatu eta erabili du. Jatorriz, te, zuku, tintura, egoskin eta enplastu gisa erabili izan da, baita erreta eta murtxikatuta kontsumitu ere. Dagoeneko ez da erabiltzen, sendagai eraginkorragoen ekoizpena dela eta. Berriki, bere efektu haluzinogenoengatik erabili izan du jendeak.
Tea eta egoskina nerbio-arazoak tratatzeko izan ohi ziren, eta badago Sydenham-en (1624-1689) aipu koloretsu bat. Katu-belarraren efektuak lotu zituen bere usain indartsu eta kirasdunekin, gehiegizko eta basamortuko Espirituei beren Urtaro egokietara deituak izateko (16). Efektu lasaigarria du, eta buruko mina, histeria eta eromena tratatzeko erabili izan da (5,8,10).
Landarearen sustraiak aurkako efektua du. Erreferentzia batek dio sustraia murtxikatuz gero, pertsonarik lasaitxoena anker eta liskarti bilakatuko duela (7,8). Badirudi, katu-belarra estimulatzaile leun gisa eta nerbio-sisteman duen efektu lasaigarriengatik erabili dela.
Tearen prestakuntzaren metodoa ontza bat (28 gramo inguru) pinta batean (473 ml) jartzea da, ura irakiten dagoelarik (3,8,11). Helduentzat 2-3 koilarakada (30-45 ml) eta umeentzat 2-3 koilaratxokada (10-15 ml) (8). Te gehiegi edanez gero, gorakoa gertatzen da (8).
Katu-belarra umeen koliko (antiespasmodiko) eta haize-minen (karminatibo) sendagai gisa erabiltzen zen (4,5,7). Zotina sendatzeko ere erabili dela adierazi da (10). Pasadizozko istorio baten arabera, ume batek konbultsio bat izan zuen gaindosiagatik (3).
Emakumearen ugalketan laguntzaile delakoaren inguruan baieztapenak egin dira. Tea emenagogo gisa erabiltzen zen hilekoa eragiteko (5,7,8). Belar berde zukutu berria kontsumitzeko beste era bat zen; koilarakada bat (15 ml) egunean hirutan hartzen zen hilekoa ekartzeko (8). Erditzean lagungarri gisa erabiltzen zen katu-belarraren tea edanaz, baita plazentaren hustuketa uztartzeko ere (5).
Enplastuak gorputzaren edozein lekutan aplika zitezkeen, hauek hagineko mina tratatzeko erabiltzen ziren (5,18). Orokorrean, hanturak murrizteko erabiliak izan ziren (4,5). Katu-belarraren enplastuak ama edoskitzailearen mindutako bularretan aplikatzen ziren, eta lepoan, berriz, amigdalitisa tratatzeko (5). Wren-en arabera, belar berdea, maspilduta eta bi edo hiru orduz lekuan mantenduta, odoluzkiek eragindako mina leun dezake (7).
Hotzeriaren aurkako sendagai, urtikariaren aurkako sendabide, diaforetiko (izerdia eragiten du), hozgarri (gorputza hozten du), eta anodino (mina arintzen du) gisa ere enplegatu da katu-belarra (5,9,18). Mina eta hezueriarentzako bizkorgarri gisa, kukutxeztul eta txarranpina tratatzeko egoskin gisa, asmarako te gisa, eta sukar hori, eskarlatina, baztanga eta min horiaren aurkako tratamendu gisa ere badira eman zaizkion erabilerak. Arnas gaixotasunak arintzeko, aldiz, erreta kontsumitzen zen (4,5).
1960. hamarkadan, katu-belarra marihuanaren ordezko edo betegarri gisa erabiltzen zen. Maskoten jostailuak erosi ere egiten ziren beraietatik katu-belarra eskuratu eta erabiltzeko.
1960. hamarkadan, katu-belarra marihuanaren ordezko edo betegarri gisa erabiltzen zen (4,11,17). Maskoten jostailuak erosi ere egiten ziren beraietatik katu-belarra eskuratu eta erabiltzeko (4). Normalean, tabakoarekin nahasten zen, katu-belarra bakarrik azkarregi erretzen baita (2). Efektu handiagoa lor zitekeen alkohol aterakina tabakoan ihinztatuz eta gero hura erreta kontsumituz (2,3). Katu-belarrak ikusmen- eta entzumen-haluzinazioak eragiten ditu (1,18). Jendea zoriontsu, alai eta mozkortuta sentiarazten du, marihuanaren antzera (2). Oraindik orain ez da erabiltzen, marihuana eskuragarriago baitago, eta fidagarriagoa baita bere efektuei dagokienez.
Laburbilduz, gaur egun, katu-belarra katuei euforia egoera batean egon daitezen erabiltzen da. Ez dirudi mingarria denik, eta oso erakargarria da katu batzuentzat, nahiz eta batzuek jaramonik ez egin. Katu-belarrak, berriki, ospe labur bat izaten du jendearengan droga haluzinogeno bezala, eta etxeko sendagai oso ohikoa izan zen.
Erreferentziak
- Hatch RC. Effect of drugs on catnip (Nepeta cataria) induced
pleasure behavior in cats. Am J Vet Res 1972; 33: 143-155.
- Jackson B, Reed A. Catnip and the alteration of consciousness.
J Am Med Assoc 1969; 207: 1349-1350.
- Arena JM (ed.) Poisoning. 5th ed. Illinois: Charles C. Thomas,
1986: 817.
- Krochmal A, Krochmal C. A Guide to the Medicinal Plants of
the United States. Toronto: Fitzhenry & Whiteside Ltd., 1973:
157.
- Bolyard JL. Medicinal Plants and Home Remedies of the
Appalachia. Illinois: Charles C. Thomas, 1981: 88-90.
- Palen GF, Goddard GV. Catnip and oestrous behavior in the
cat. Anim Behav 1966; 14: 372-377.
- Wren RC. Potter's New Cyclopedia of Botanical Drugs and
Preparations. London: Potter Clarke Ltd., 1956: 71-72.
- Hutchens AR. Indian Herbalogy of North America. India:
Homeo House Press, 1969: 125-126.
- Ward H. Herbal Manual. London: L.N. Fowler & Co. Ltd.,
1967: 39.
- De Bairachi Levy J. The Illustrated Herbal Handbook. London:
Faber and Faber Ltd., 1974: 41.
- Sherry CJ, Hunter PS. The effect of an ethanol extract of catnip
(Nepeta cataria) on the behavior of the young chick. Experientia
1979; 35: 237-238.
- Harney JW, Leary JD, Barofsky IB. Behavioral activity of cat-
nip and its constituents: nepetalic acid and nepetalactone. Fed
Proc 1974; 33: 481.
- Waller GR, Price GH, Mitchell ED. Feline attractant, cis, trans
- nepetalactone: Metabolism in the domestic cat. Science 1969;
164: 1281-1282.
- Todd NB. Inheritance of the catnip response in domestic cats.
J Hered 1962; 53: 54-56.
- Leyhausen P. Addictive behavior in free ranging animals. In:
Goldberg L, Hoffmeister F, eds. Psychic Dependence: Defini-
tion, Assessment in Animals and Man. Theoretical and Clinical
Implications. Germany, 1973: 58-65.
- Sollman T. A Manual of Pharmacology. Philadelphia: WB
Saunders, 1964: 166.
- Benforado JM, Lynch VD. Catnip and related psychedelic
compounds. (Letters) J Am Med Assoc 1969; 208: 1190-1191.
- Lewis WH, Elvin-Lewis MPF. Medical Botany: Plants Affect-
ing Man's Health. New York: John Wiley & Sons, 1977: 403
Iturria: Grognet J. Catnip: Its uses and effects, past and present. Can Vet J. 1990 Jun;31(6):455-6. PMID: 17423611; PMCID: PMC1480656.
Oharra: Katu-belarraren euskal izen ezberdinak neronek txertatu ditut artikulua alde horretatik lokalizatzeko. Izen horien iturriak: Labayru Hiztegia eta Josu Lopez-Gazpioren Animaliak drogatzen direnean artikulua, Zientzia Kaieratik.